Dantzaren sektoreak laguntza eta babesa gehiago behar du bere hobekuntzarako eta sostengarritasunarentzako, baita beste sektoreetan ezagunagoa izateko, eta horretarako, DANTZAZ-ek "innovation lab" sortu du: THINK TANZ.

 

Dantzaz-ek, bere “Think Tanz”-arekin, harremanetan eta kolaborazioan aritzeko bide eta kanal berriak arakatu nahi ditu beste munduekin, beste sektoreekin batera aritzeko, normalean aurkitzen ez diren bideak eta tresnak probatzeko, laborategi moduan, eta, behin testeaturik, prototipoak sortzeko.