Dantzagunean egoilarra (Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiaren dantza zabaldu eta bultzatzeko espazioa da).

Dantzazen jarduera sorkuntza eta ekoizpenerako etxe batena izan da azken urteotan. Zuzendaritza artistikoak eten gabe gonbidatu ditu sortzaile koreografikoak, erronka berriak proposatzeko. Oro har, komunitatearekin eta beste sektoreekin harremanatzeko egitasmoei lotuak.

2013-2015 aldiari begira, hauek dira sorkuntza koreografikoari dagozkion gure datuak zenbakitan

Sorkuntza-ekoizpenen kopurua | 66 (22 /urteko)
Koreografo gonbidatuak | 29
Koreografo gazteen sorkuntza lanak | 37
Sortzaileen jatorria (eta lan kopurua) | Australia: 1, Belgika: 1, Bulgaria: 1, Eslovakia: 1, Estatua: 8, Euskadi:30, Frantzia: 6, Holanda: 4, Israel: 3, Italia: 3, Norvegia: 7, Polonia: 1, Suedia: 2

Dantzaz, sorreratik, sorkuntza eta ekoizpena bultzatu eta lagundu dituen egitura da. Nazioarte mailako kalitatea ezaugarri, eta lantresna gisa hiru aktibo nagusi:

  • 12 dantzari bikainek osatutako konpainia egonkorra (eten gabe berritzen doana)
  • lantalde jakituna eta prestatua
  • dantza garaikidearen alorrean nazioarteko harreman sarea