• euskara |
  • español
  • ARTELEKU, Kristobaldegi 14. E-20014 Donostia – San Sebastián
    T. +34 943 47 00 21 | e-posta: dantzaz@dantzaz.net

    ARTE-AN


    Bostgarren urteurrena betetzeko dagoenean, DANTZAZ konpainiak Euskal Herriko egoera koreografikoan aire erakargarria eta indarberritzailea ematen jarraitzea du asmotzat. Izen handiko koreografo europarrak gonbidatuz, publikoak aitortutako kalitatearen bidetik jarraituko du: 60.000 ikuslek baino gehiagok gozatu dute Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Alemania, Txekiar Errepublika, Suitza eta beste hainbat herrialdetan egindako ehun eta hogeita hamarretik gorako emanaldietan.

    ARTE-ANekin, konpainiak berriro heldu dio Itzik Galili maisu ospetsuarekin lankidetzan aritzeari. Abagune honetan, koreografo israeldar honen “Earth apples” apartekoa eskainiko da berriz ere, eta nazioarteko sortze lan bat, “Flash deluxe”, Donostiako konpainiaren eskutik.

    Lan honetan sendo nahasten dira indarra eta maisutasuna. Iparraldeko konpositore eta Labeque ahizpen ohiko kolaboratzaile Paxkal Indoren perkusioen eta txalapartaren sormen handiko melodia oinarri da bertan.

    DANTZAZ konpainiaren estiloaren ildoari jarraituz, ikuskizun berri honetan, oso ibilbide interesgarria egiten ari den koreografo gazte bat dugu, Lukas Timulak eslovakiarra. Nederland Dans Theater-1ean irudi gailena izateaz gainera, koreografo gazte honek “A place between” eskaintzen digu: bi ekitaldiren arteko unea izan liteke, baina baita jaiotzaren eta heriotzaren arteko gunea ere. Beti baikaude erdibidean.

    © 2009 Dantzaz Konpainia
    ARTELEKU, Kristobaldegi 14. Loiola Auzoa, 20014 Donostia
    T. +34 943 47 00 21 | E-posta: dantzaz@dantzaz.net