• euskara |
  • español
  • ARTELEKU, Kristobaldegi 14. E-20014 Donostia – San Sebastián
    T. +34 943 47 00 21 | e-posta: dantzaz@dantzaz.net

    ARTE-AN


    Bostgarren urteurrena betetzeko dagoenean, DANTZAZ konpainiak Euskal Herriko egoera koreografikoan aire erakargarria eta indarberritzailea ematen jarraitzea du asmotzat. Izen handiko koreografo europarrak gonbidatuz, publikoak aitortutako kalitatearen bidetik jarraituko du: 60.000 ikuslek baino gehiagok gozatu dute Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Alemania, Txekiar Errepublika, Suitza eta beste hainbat herrialdetan egindako ehun eta hogeita hamarretik gorako emanaldietan.

    ARTE-ANekin, konpainiak berriro heldu dio Itzik Galili maisu ospetsuarekin lankidetzan aritzeari. Abagune honetan, koreografo israeldar honen “Earth apples” apartekoa eskainiko da berriz ere, eta nazioarteko sortze lan bat, “Flash deluxe”, Donostiako konpainiaren eskutik.

    Lan honetan sendo nahasten dira indarra eta maisutasuna. Iparraldeko konpositore eta Labeque ahizpen ohiko kolaboratzaile Paxkal Indoren perkusioen eta txalapartaren sormen handiko melodia oinarri da bertan.

    DANTZAZ konpainiaren estiloaren ildoari jarraituz, ikuskizun berri honetan, oso ibilbide interesgarria egiten ari den koreografo gazte bat dugu, Lukas Timulak eslovakiarra. Nederland Dans Theater-1ean irudi gailena izateaz gainera, koreografo gazte honek “A place between” eskaintzen digu: bi ekitaldiren arteko unea izan liteke, baina baita jaiotzaren eta heriotzaren arteko gunea ere. Beti baikaude erdibidean.

    MINTZO


    “MINTZO”k mintzairei, komunikazioari eta inkomunikazioari, hizkuntzak baino hobe adierazten duen gorputzari, zalantzei eta goganbeharrei erreparatzen die: guri, gizakioi buruz mintzatzen da. “MINTZO” gizabanakoen arteko ulermenaren, mestizaiaren eta tolerantziaren poema bat da.

    Ikuskizun honetan, DANTZAZ konpainiak agertzen ari diren koreografoen aldeko apustua egin du:

    * Sophie ANTOINE, bi denboralditan DANTZAZ konpainiako dantzari izan da eta, egun, Nürembergeko Balletean dabil. Bada, “Dis-Connected” proposatuko digu, dantzari gazteen arteko lehenengo topaketari buruzko kontakizun bat.

    * Frankfurteko Balleteko dantzari bikain eta Duatoren laguntzaile izandako Hilde KOCHen proposamen berriarekin atsegin hartuko dugu: Dantzaz konpainiarako sortutako “Smoke Rings”, Laurie Anderson poeta, marrazkigile eta artista esperimentalaren musika-konplizitateaz.

    * “Ballet 101”en, Eric GAUTHIER balet klasikoan murgiltzen da bete-betean, aldarte umoretsuz. Dantza klasikoaren oinarrizko bost posizioak oinarri hartuz, balet eta koreografo ezagunenen umore-erreferentziak dauzkaten 100 posizio sortu ditu. Hartara, umorea, birtuosismoa, indarra eta originaltasuna nahasten ditu.

    * Dantza garaikideko izar donostiar eta William Forsytheren dantzari, Jone SAN MARTINek “Gorputitz” sortu du bereziki DANTZAZ Konpainiarentzat Mozarten musika ahaztezina baliatuz.

    © 2009 Dantzaz Konpainia
    ARTELEKU, Kristobaldegi 14. Loiola Auzoa, 20014 Donostia
    T. +34 943 47 00 21 | E-posta: dantzaz@dantzaz.net