Londresko Rambert School-en prestatua, Thomas Noonek Holandako Den Haag dantza konpainiarekin hasi zuen bere ibilbide profesionala. Holandan bertan, Itzik Galili eta Reflex Dance-rentzat lan egin zuen Belgikara joan aurretik, dantzari gisa Charleroi Danses/Plan K konpainiara elkartzeko. Bartzelonan Rami Levirentzat, Ramón Ollerren Metros konpainiarentzat eta Gelabert-Azzopardi konpainiarentzat dantza egin du.
1999an Still pieza sortu zuen, Ricard Moragas saria jaso zuen lana, eta urtebete geroago Madrilgo Koreografi Lehiaketa irabazi zuen Credo piezarekin. 2001ean bere konpainia eratu zuen, Thomas Noone Dance, eta bederatzi produkzio egin ditu jadanik.
Bere konpainiaz aparte, Thomas Noonek duo bat sortu du Sol Picórekin, Before alegia, Teatro Nacional de Catalunya-ko T6 Dansa proiektuaren barruan, Hurt Harnosandeko (Suedia) Norrdans konpainiarentzat, eta Buit, Valenziako Koreografia Zentrorako.
Pesaroko (Italia) Guglielmo Ebreo I. jaialdiaren produkzio saria irabazi du eta gainera Regio Emiliako (Italia) Atterballetto konpainia-rentzako pieza bat sortzeko eskaria jaso du.
2008an, “Futil” deitzen den bere obra Dantzaz konpainiarentzat moldatu du, "Tres Historias Futiles" bilakatuz.