Iruñean jaiota, bere karrera Madrilen 1985an hasi zuen, Joera Eszeniko Berrien Zentro Nazionalerako ekoizpen-laguntzaile gisa (Kultura Ministerioa).
Ikasketak Nafarroako Antzerki Eskolan amaitu eta ekoizpen-laguntzaile Nafarroako Jaialdietarako, Iruñeko Udalerako, Kultura Ministerioko Gazteria Instituturako edo Nafarroako Antzerki Eskolarako lan egin ostean, INEM-INAEM-Kultura Ministerioak antolatu eta Teresa Valentín-ek koordinatutako ekoizpen-ikastaroa egin zuen Madrilen 1988an.
Gipuzkoako Ttanttaka eta Bederen 1 taldeekin hainbat kolaborazio egin ostean, Sevillako Expo 92an lan egin zuen HISPANO 92 enpresarentzat. Azkenik, Donostiara itzuli zen 1993an, Gipuzkoako Antzerki Publikoa den ARTESZENAko ekoizpen-ondoko gisa, Mario Gas-ek zuzenduriko “LA CACATÚA VERDE” ekoizpenarekin, baita ere beste produkzioekin.
Hala, MAIATZA DANTZA, MUSIKA HAMABOSTALDIA, PLAZA edo ZINEMALDIA jaialdiekin, hamarkada bat iraun duen etenik gabeko kolaborazio-lana hasi zuen, ekoizpen sailan bereziki.
2003tik, DANTZAZ elkartearen ekoizpen-arduraduna da.