Josu Mujika Lacha (Sentsibilizazio arduraduna)

Josu MugikaMagisteritzako ikasketak egin zituen Gasteizen, eta Bartzelonako UAB Unibertsitatean psikologiakoak. Horiek bukatuta, 1982an, Maurice Bejart-en MUDRA eskolan sartuko da, Bruselan. Dantza ikasketak bukatu ostean, bere dantzari karrerari ekingo dio Micha Van Hoecke koreografo ezagunak zuzenduriko konpainian: “Ballet Théatre l´Ensemble”n.

Aktore eta dantzari izango da Euskadi eta Italiako hainbat opera eta Telebista produkziotan, aldi berean Koreografia lanak sortuz. Dantzako irakasle-gonbidatu gisa ere arituko da lanean zenbait dantza eta antzerki konpainia eta eskoletan.

Gaur egun, Dantzaz Konpainiako sorkuntza tailerretan irakasle aritzen da eta gainera eskoletako sentsibilizazio proiektuan parte hartzen du.