Donostian jaio zen.
Konpainia hauetan aritu da dantzan: Bartzelonako Balleta, Espainiako Ballet Nazionala, Ulmer Teather, Philippe Talard, Belgikako Archipel Sud, Belgikako Jose Besprosvany konpainia, Belgikako Jacopo Godani konpainia, Belgikako Charleroi Balleta, Alemaniako Ballett Frankfurt-William Forsythe.
Gaur egun The Forsythe Company taldean dantzatzen du. Dantzari gisa, eta W. Forsythe, Dana Caspersen eta Kristine Burkle-ekin batera, 1996an Municheko Haus der Kunst Museoan egin zen Francis Bacon artistaren erakusketaren inauguraziora gonbidatu zuten. Cartier Fundazioak ere, Parisen Issey Miyake-n erakusketarako, Kristina Burkle-ekin batera, 1999an gonbidatu zuen. 2004an Avignongo Jaialdira gonbidatu zuten, Carlotta Sagna-ren «Tourlourou» lanarekin.
Jone San Martinek Gipuzkoako Profesionalen Elkartearen eskutik Dantzaren IV. Saria jaso zuen.
2010eko ekainean, Dantzaz konpainiarentzat “Gorputitz” sortzen du.