Filgi Claverie (zuzendari nagusia)

Filgi ClaverieIparraldeko kulturaren eta bereziki dantzaren ordezkari ezaguna, Biarritzeko “Le Temps d’Aimer - Maitaldia” dantza-jaialdiaren sortzailea da eta 2008 arte, azken urte hori barne, zuzendu izan du.

Frantziako Kultura Ministerioko Dantza Komisio Nazionalean aditua izan zen eta horri esker, 1998an, Zentro Koreografiko Nazionala – Ballet Biarritz sortu ahal izan zuen. “EliralE” dantza garaikideko konpainiaren lehendakari sortzaile ere izan zen eta egun, Administrazio Kontseiluko kide segitzen.

Kulturaren Euskal Kontseiluko eta Etxepare Institutuko Zuzendaritza Batzordeko kidea, Iparraldeko Euskal Kultura Erakundeko diruzaina izan zen sortu zenean eta ondoren, erakunde horretako lehendakari-orde lanetan aritu da. Euskaldun berri gisa, Iparraldeko Ikastolen sustatzaileetako bat izan da, Seaska federazioko presidente eta EHIK-ko idazkari karguak betez.

Enpresa Kudeaketa eta Gizarte Gaietan diplomatua, irrati eta telebista bidezko komunikazioan ere esperientzia izan du ekoizle eta kronista gisa, bereziki mugazgaindiko gaietan; EITB talde publikoarekin ere kolaborazio-lan luzea egin du.