Eric Gauthier

Eric GauthierEric Gauthier Montrealen, Kanadan, jaio zen. Torontoko National Ballet School eskolan trebatu zen 1996an, Reid Anderson Zuzendari Artistikoaren gonbidapena onartuz. 2000. urtean, Eric Gauthier semi-solista izendatu zuten, eta 2002an Solista izatera iritsi zen.

Stuttgart Ballet konpainiarekin, Gauthierrek errepertorio klasiko, neoklasiko eta garaikidea dantzatu zuen. Halaber, Christian Spuck, Kevin O'Day, Mauro Bigonzetti, Itzik Galili, Dominique Dumais, Marguerite Donlon, Daniela Kurz eta Nicolo Fonte bezalako koreografoen inspirazio-iturri izan zen, pertsonaiak sortu baitzituzten berarentzat. 2001en, dantzari gisa zeraman karreraz gain, Gauthierrek musika-talde bat sortu zuen. Talde horren hitzak idazteaz gain, abestu eta gitarra ere jotzen du. 2005ean, Gauthierrek koreografo gisa egin zuen debuta Stuttgarten egoitza duen Noverre Society delakoaren “Koreografo Gazteak” programan.

2007ko urritik aurrera, Gauthier Dance konpainiako zuzendari eta koreografoa da. Konpainia Stuttgarteko Theaterhaus antzokian finkatua dago. Konpainiaren lehen emanaldian, 2008an, kritikaren laudorio guztiak jaso zituen eta egindako 21 saioetan sarrera guztiak agortu ziren. Gainera, Luxembug eta Kanadako biretan ere arrakasta handia lortu zuen. Gauthier Dance konpainiak, komunitatearentzat hezkuntza-programa zabala ere badu (Gauthier Dance Mobil). Programa horri esker, beste era batera dantza garaikideaz gozatzeko aukera izango ez luketen pertsonei espresio artistiko horixe ezagutarazten zaie.

2009an, "Ballet 101" eta "Björk Duets" piezak berregokitu ditu Dantzaz konpainiarentzat.