Christophe Garcia

Christophe GarciaAntzerki, kantu eta musika arteetan hasi zen eta geroago dantzari izateko prestatu ondoren koreografiaren alorrean garatu du bere lana.

1996an l’École Atelier Rudra Béjart eskolan onartu zuten, 1998an Béjart Ballet Lausanne konpainian sartu zen, eta bertan bere lehenengo lana, “Alice”, aurkezteko aukera izan zuen.

2000n bere konpainia sortu zuen, Les Ballets de la [parenthèse], eta errepertorio zabala sortu zuen konpainia horrekin. Bere koreografiak Europako eta Iparramerikako dantza ekitaldi desberdinetan nabarmendu izan dira eta horren ondorioz hainbat sari jaso izan ditu nazioarteko koreografi lehiaketa ugaritan.

Robert Wilson, l'Opéra de Marseille eta Grands Ballets Canadiens-erako lanean aritu ondoren, 2003an Montrealeko Cas Public konpainiarekin dantza egin zuen, Hélène Blackburnen zuzendaritzapean. Frantzia eta Quebec artean lan egiten du eta eskari ugari jasotzen ditu hainbat konpainia eta interpreterentzako koreografia berriak sortzeko, besteak beste, Rotterdam-eko Scapino Ballet.

2005ean bere konpainiaren filiala sortu zuen Montrealen, konpainia frantses-kanadarra, alegia.

 2008an, bi neskentzat asmatu zuen “Songeurs” koreografia Dantzaz konpainiko bi gizonentzako moldatu du.