.jpg)
Montevideon jaio zen eta Uruguayko Dantza Eskola Nazionalean ikasi zuen. Dantzari gisa 1982an hasi zuen bere karrera, Ivan Nagy-k zuzenduriko Santiago de Chileko Udal Balletean. Hurrengo urtean, solista izendatu zuten eta errepertorio klasikoko rolak dantzatzeaz gain, Balanchine, Stevenson edo Nebrada bezalako koreografo neoklasikoen koreografiak ere dantzatu izan zituen.
Europan, Maria de Avila-k zuzenduriko Espainiako Ballet Nazionalean, Ballet du Nord balletean Alfonso Catà-rekin eta Nancyko Ballet Théatre Français balletean lan egin zuen Hélène Trailine eta Patrick Dupond-en zuzendaritzapean, besteak beste, Fokine, Nijinski, Petit, Kylian, Neumeier, Pendelton bezalako koreografoen errepertorioak dantzatuz.
Thierry Malandain-ekin 1988an hasi zen lanean « Compagnie Temps Present » taldeko sorkuntza guztietan parte hartuz. Dantzari-karrerarekin Marcia Haydée-k zuzenduriko Santiagoko Balletean, Hélène Trailine-k zuzenduriko Niceko Balletean eta Ballet Biarritz Koreografia Zentro Nazionalean jarraitu zuen, azken horretan, 1998an sortu zenetik.
Dantzaz Konpaiaren zuzendari artistikoa da eta Dantzaz Elkarteak 2002. urteaz geroztik Gipuzkoan dituen Dantzarako Sentsibilizazio proiektuetako partaide.
Frantziako Kultura Ministerioko eta Madrileko Dantza Errege Kontserbatorioko dantza-irakasle diplomak ditu.