Dantzaz  profesional gazteek dantzaren sektorean lehen enplegua lortzeko plataforma da.
Dantzarien prestakuntza izan da bere espezializazioa, baina beste lanbide batzuekin ere lan egiten du gaur egun: jantzi diseinatzaileak, teknikariak, musikariak, koreografoak, komunikatzaileak, administratzaileak,…


Hainbat datu:
2007-2008 denboralditik 89 gazte dantzari igaro dira gure egituratik. Horietatik 12 egiturako kide dira gaur egun eta gainerako 77ak mundu osoko dantza-konpainiatan ari dira, besteak beste :

Ballet National de Marseille, Ballet Preljocaj-PavillonNoir, Nederlands Dans Theater, Ballet de Lorraine, Gauthier Dance, NorrDans, Ballet de Núremberg, Scottish Ballet, Ballet d’Europe, Iceland Dance Company, Ballets de Monte-Carlo, Danimarkako Black Box Company, Baltic Dance Theatre…, bai eta Euskadi-Euskalerriko konpainiatan ere: Malandain Ballet Biarritz, Kukai, Ertza, Cielo Raso, Elirale, Lasala...


Euskal gazte dantzarientzako “Mugi” Goi Errendimenduko Zelulari esker, areagotu egin da plataforman dauden euskalerriko gazte dantzarien portzentajea, ikaragarri igo da.


Esperientzia eszenikoa eta profesionala lortzeko aukera ematen zaie gazteei, baita ekintzailetza-prozesu propioak lantzekoa ere (sorkuntza, kudeaketa, ekoizpena) Sorkuntza, ekoizpen eta birako prozesuak, prestatzeko eta birziklatzeko eta espezializatzeko eta bikaintasuna lortzeko prozesu gisa ulertzen ditugu, eta batez ere, lantaldea indartzeko aukera gisa eta bertako zein nazioarteko profesionalen eta sortzaileen, gazteen eta adituen artean esperientziak partekatzeko aukera gisa.

Sortu zenetik, Dantzaz-ek ballet klase irekiak eskaintzen ditu goizero dantzaren munduko ikasle eta profesionalentzat, eta klase horiek dohainik dira.

Bestalde, normalean bere dantzarientzako egiten dituen prestakuntza eta birziklapen-tailerrak garatzen ditu Dantzagunea-rekin lankidetzan, eta modu horretara, sektoreko beste profesional batzuei parte hartzeko aukera eskaintzen zaie.