• euskara |
  • español
  • ARTELEKU, Kristobaldegi 14. E-20014 Donostia – San Sebastián
    T. +34 943 47 00 21 | e-posta: dantzaz@dantzaz.net

    Eskola umeentzako ikuskizuna

    Norentzat: 6 eta 12 urte bitarteko ikasleak
    Lekua: Gazteszena-Egia Kultur Etxea
    Datak: 2009ko maiatzak 6, asteazkena, maiatzak 7, osteguna
    Ordua: 10:30etan edo 15:00etan
    Iraupena: 60m (Ikuskizuna + hizketaldia)

    SONGEURS

    Koreografia: Christophe Garcia
    Musika: Friedrich Burgmuller, Adolphe Adam, Ludwig Minkus
    Jantziak: Christophe Garcia
    Argiztapen-diseinua: Jean François Milazzo
    Iraupena: 15 minutu

     “Amesgileak…

    Hasieran hiru emakumezkoentzat sortua eta orain gizonezkoentzat egokitua, 3 pertsonaien unibertso onirikoan sartzea proposatzen digu obra honek.

    Bere burua alegiazko munduaren mende utziko dute baina, aldi berean, bere kontra borrokatu dute, kolpatuko dira, inoiz etsi gabe. Nahiz eta amets motza izan, bertan atxikitzea beti merezi du, une batez errealitatetik ihes egiteko.”

    Christophe García

    EARTH APPLES

    Koreografia: Itzik Galili
    Musika: Mercedes Sosa
    Jantziak: Natasja Lansen
    Argiztapen-diseinua: Yaron Abufalia
    Iraupena: 18 minutu

    “Niretzat, Mercedes Sosaren ahotsak irudi tribalak, ozenak eta primitiboak gogorarazten ditu. Bere bihotz minduak intentsitate handiz ematen ditu taupadak airean. Bere musikari xumetasunez erantzun diot, lurrak errepikapenaren eta kanonaren oinarriak nola zeharkatzen dituen sentitzen ahaleginduz.

    Dantzaz Konpainiak, “Earth Apples” koreografia berriz estreinatzerakoan, dimentsio eta energia berria eskaini dio obrari. Hasieran zazpi gizonezko dantzarirentzat sortu izan bazen ere, obra hau sei neska-dantzarik eta mutil-dantzari batek interpretatuko dute. Beren gaztaroaren freskotasuna lurraren antzinako jatorriekin uztartuko dituzte.”

    Itzik Galili

    (Emanaldia bukatzen denean, ikasleek artistekin hitz egiteko aukera izango dute.)

    Tarifak:

    Emanaldia: Songeurs eta Earth Apples
    (lekua: Gazteszena-Egia Kultur Etxea-n, autobusa ikastetxearen kontura)

    3 euro ikasleko

    © 2009 Dantzaz Konpainia
    ARTELEKU, Kristobaldegi 14. Loiola Auzoa, 20014 Donostia
    T. +34 943 47 00 21 | E-posta: dantzaz@dantzaz.net