ARTELEKU, Kristobaldegi 14.
Loiola Auzoa, 20014 Donostia
T. +34 943 47 00 21
e-posta: dantzaz@dantzaz.net
2001az geroztik DANTZAZ elkarteak dantza garatzeko programa bat bultzatzen dihardu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta bereziki Gipuzkoan, besteak beste Interreg IIIA europar fondoei esker.
2004tik gaurdaino lan-lerro bera garatzen ari gara gure helburu nagusia lortzeko: dantzaren inguruan publikoa sentsibilizatzea, horretarako propio sortutako gazte konpainiaren bitartez.
Gipuzkoako Foru Aldunditik, Eusko Jaurlaritzatik eta Donostia Kulturatik jasotzen dugun babesak are eta aldi itxaropentsuagoan sartzeko aukera eman digu: DANTZAZ konpainia Gipuzkoako “Dantza etxearen” konpainia egoiliar gisa finkatzea, alegia.