TXORIAK

Laboaren unibertsorako bidaia


2017-09-09

Ordua: 22:00 (konfirmatzeke) Herria: Sopela Tokia: Udaletxeko Plaza

 


Mikel Laboaren kantuak abiapuntua harturik Dantzaz Konpainiak, Lekeitiko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdiarekin batera, koreografia eder eta garaikideak sortu zituen itsasbazterrean. Orain Guggenheimeko atrioan entzungo dugu Mikel Laboaren zilarrezko ahotsa eta Dantzaz konpainiako dantzari gazteen interpretazioak Donostiako kantariaren eremura eramango gaitu. Laboa kantugile berritzailearen lana mugimendu bihurturik museo moderno honek eskaintzen duen paisaia garaikidean kokatuko da.

Dantzaz Konpainiaren ekoizpena, Mikel Laboaren musikarekin, Josu Mujikaren koreografirekin, eta Iñaki Salvador aholkularitza musikalarekin. Txoriak Mikel Laboaren unibertsoan barneratzen da: askatasuna, osasun mentala, erotasuna, bestearekiko harremanak..., Iñaki Salvadorrek jasotako soinu banda erabiliz, Laboaren kantarik ezagunenetarikoen bidez ikuslea hunkitzeko eta liluratzeko. Lilura eta artea gureganatzeko obra.


Idatzi iruzkina Zure eposta ez da erakutsiko