BARROCK


2017-07-28

Ordua: 21:00 Herria: Palencia Tokia: Plaza San Miguel

Barrockek Arriaga eta “Niña Coyote eta Chico Tornado”ren musika hartu eta performance-gune bitxi den Christophe Paviaren ile-apaindegia eta Paolo Mohovichen koreografiarekin uztartzen du.
Barrockek barroko eta rockarekin jokatzen du, gorte eta kalearekin, “gorte barroko” eta “gorte moderno”ko amodiozko harremanak antzeztuz dantza eta estetikaren bidez, minueta lengoaia garaikideaz berridatziz rock bilakatu arte.
Argilunak harremanetan, garaikideak bilakatzen diren orrazkera barrokoak, musikatik sorturiko harremanak, Arriaga euskal musikagile handiaren musika bikainaz zipriztindu amodiozko jokoak, “Niña Coyote eta Chico Tornado”ren rock indartsuarekin bat.
Barrockek dantza garaikidea ikusle guztiengana eraman nahi du: mugimenduaren musikaltasunaz, dantzaren emozioaz eta rockaren indarraz liluratu; horretarako, Christophe Paviaren performancearen eta ile-apaindegiaren laguntza izango du.
Unibertsalak bilakatu diren (edo bilakatuko diren) tokiko artistak, Europa osoko dantzariekin bat; Italiatik datozen koreografiak eta mugaz bestaldeko ile-apaintzailea...


Idatzi iruzkina Zure eposta ez da erakutsiko